Megaupload interneteko web orrialde bat da. Hortik, filmak eta musika deskargatu edo ikusi ahal dituzu, artxiboak aldatu… Duela gutxi, kendu dute web orrialde hau. Nik filmak deskargatzen nituen orrialde honetatik eta ez dut nahi kentzea. Esan dezakegu artxiboak aldatzea, filmak edo musika deskargatzea delitu bat dela? Jende guztiak momentu batean ez ahal du zerbait deskargatu?
Pertsonek ez dugu nahi beti 7€ edo gehiago ordaindu film bat ikusteko zinemetan edo 12€ musikako CD bat erosteko. Gaur egun dagoen momentu ekonomikoaren arrazoiengatik web orrialde hauek erabiltzen dira. Deskargatzen ditugun artxiboak kontsumo propiorako dira, ez dirua ateratzeko batzuek egiten duten modura. Horregatik, Megaupload ez dute kendu beharko, beharrezko da gaur egun.
Egia da, musikagileak eta zinemetako produktoreak web orrialde hauek ez dutela nahi, bereziki bere produktuaren errentabilitatea murrizten delako. Garai batean musika eta zinemak jende aberatsetara zuzenduta zegoen, hau da dirua zeukatenen esku bakarrik zegoen. Gaur egun, interneten bidez zinemetako pelikulak eta musika jende guztiaren esku daude. Horregatik Megaupload web orrialdea ez dute kendu behar. Baliteke momentu batean merezi izatea zinemara joatea eta eskatzen duten dirua ordaintzea, baina beste batzuetan ez du merezi ordaindu behar dugun dirua, horretarako Megaupload bezala dauden web orrialdeak existitu behar dira.
Ondorioz, Megaupload eta Megaupload bezalako web orrialdeak bakoitzak duen moralaren menpe egon beharko ziren. Norberak erabili nahi badu erabili baina kontsumo propiorako ez etekin ekonomikoa ateratzeko.
Oso ondo Irati!! Segi horrela!!
ResponderEliminar